PRENTSA ARETOA
  • Twitter
  • Youtube

Jarraitu

GOIMEKen esperientzia digitala Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarean integratzea erabaki du Gipuzkoako Aldundiak

GOIMEK Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarean

GOIMEK Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarean

Informazio eta komunikazioko teknologiak gero eta gehiago sartzen ari dira industrian, eta hori fabrikazio inguruneak eraldatzen ari da.

Makinetan eta mekanizazio prozesuan gertatzen ari denaren gaineko datuak denbora errealean eskuratzeko asmoz ekoizpen ekipoak konektatzen ditugunean, fabrikazio prozesuan eragina duten aldagai guztiak sakon ezagutu ditzakegu eta ezagutza horretaz baliatu erabakiak hartzeko, eta, aldi berean, aukera dugu lantegi gero eta adimendunagoetarantz eta ekoizpen sistema gero eta efiziente eta malguagoetarantz aurrera egiteko.

Testuinguru honetan garatu da GOIMEK 4.0 ekimena, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa 4.0 bere Fabrikazio Aurreratuko Sarean parte izateko aukeratu duen industria digitaleko proiektua.

Estrategia honen bitartez, Foru Aldundiaren asmoa da sare bat eratzea lurraldeko enpresa txiki eta ertainek hurbiletik ezagutu ditzaten Laugarren Iraultza Industrialaren eremuan liderrak diren Gipuzkoako industri enpresetan garatu diren esperientzia arrakastatsuak.

GOIMEK 4.0 lan baldintza errealetan garatzen ari den proiektu bat da, eta GOIMEKen instalazioetan garatzen ari da, zeina balio erantsi handiko piezen mekanizazioan espezializatuta dagoen DANOBATGROUPen barruko enpresa baita.

 

Makina guztien sentsorizazioa eta monitorizazioa izan da lehen mugarria, horren bidez  datuak sistematikoki jaso eta lantegiaren produkzio adierazleen taula hobetu ahal izateko.

Ekimen honi esker, jasotako informazioa egon daitezkeen akatsak diagnostikatzeko, mantentze lan prediktiboak egiteko eta horrela makinaren efizientzia optimizatzeko erabili daiteke.

Honekin guztiarekin, produkzioaren gestioan efizientzia optimizatu, mekanizazio prozesuak  optimizatu,  ekipoen erabilgarritasuna handitu eta energi kontsumoa murrizten saiatuko da.

GOIMEK 4.0 proiektuaren emaitzekin, halaber, garatzen ari diren teknologia asko DANOBATGROUP fabrikatzen dituen makinetan txertatu ahal izango dira, gero makina-erreminten erabiltzaileei horko emaitzak helarazteko.

Proiektuak, halaber, giza kapitalean inbertitzea eskatzen du, etapa berri honetan beharko diren profil profesionalak eskuratzeko. Horrez gain, DANOBATGROUPen balio proposamena indartzera eta optimizatzera bideratuta eta digitalizazio industriala oinarri hartuta azpiegitura teknologikoak sortzeko garatzen ari diren ekimen ugarietako bat da, informazio eta komunikazioko teknologiak industrian gero eta gehiago erabiltzeak ekipoen efizientzia eta etekina optimizatzeko eta fabrikazio prozesuak hobetzeko ematen dituen aukerei probetxua ateratzeko asmoz.

Digitalizazio industrialaren alorrean GOIMEKek izan duen esperientzia Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarean sartzeak esan nahi du DANOBATGROUPen balio proposamena den berrikuntza teknologiaren aldeko apustua onartzen dela erakundearen aldetik.

YouTube Preview Image